Gobierno Vasco

Helburuak

      

 

 

Baliabide ezberdinak erabiliz (ikuskizun, lehiaketa, kirolak, ...), euskeraren erabilpena bermatu eta euskeraz bizi daitezen, hizkuntza honen erabilera eskola komunitatean indartzea.
   

 

Norbere ideiak, pentsakerak, ... adierazi, arrazoitu eta defendatzeko gai izatea.

   

 

 

Jarrera kritiko, partehartzaile eta baikorra garatuz eta baloratuz, norbere erabakien zergatia arrazoitzen jakin eta, honen aurrean, erantzunkizunez jokatzea.
   

 

Ikasleen gaitasunak egokien garatuko dituen prozesu curricularra bideratzea.
   

 

 

Ikasleari bere kabuz ikasteko gaitasuna garatzen lagundu eta, era berean, edozein egoeraren aurrean, autonomiaz joka dezan bultzatzea.
   
  Norbere izaera onartuz, autoestimaren garapena bultzatzea.
   

 

Harremanak baikortasunean oinarritzen ahalbideratzea, jarreren alde onak bilatzen saiatuz.
   

 

Besteekiko errespetua eta solidaritatea garatzea, elkarrekiko arazoak ekiditen edota konpontzen saiatuz.
   

 

 

Hezkuntza prozesuan ardura dutenekiko begirunezko jarrera bultzatzea, Eskola Komunitatean arauak betetzea beharrezkoa dela onartuz.
   

 

Garbitasuna eta higiene ohiturak garatzea, osasunarekiko aldez aurreko neurriak hartzen ikasiz.
   

 

 

Ingurugiroa errespetatu eta zaintzeko ardura gureganatzea. “Natura ez da   gure gurasoengandik jaso dugun herentzia, ondorengoei utzi beharreko mailegua baizik”
   

 

 

Eskola-kirola eta, orokorrean eskola ordutegitik kanpoko ekintzak bultzatzea, ikasleen aberaste pertsonalerako eta ingurune hurbilarekin bat datozenetan.
   

 

 

Euskararen erabilpena eta elkarren arteko begirunea bultzatzea. Geletan ezezik, atsedenaldi, jantoki, pasilo, irteera eta abarretan, hauek ere heziketarako unetzat hartuz.

   

 

 

Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimenak suspertzea, euren iritzi, iradokizun, proposamenak, ... ikastetxera hel daitezen ahalbideratuz.
   

 

 

Irakaslegoa etengabeko hezkuntzarako ihardueretan parte hartzera bultzatzea: gaurkotze ikastaroak, berriztapen pedagogikoak, teknologia berriak, ...

 

© luzaro
Telefonoa: 943191202 | Fax: 943191656 | Telefonoa: 943191046 | Telefonoa: 943199140 | Telefonoa: 943199306 | admin@www.luzaro.hezkuntza.net